Soziolinguistikaren dibulgazioa: gaur eta hemen

garaigoikoa

Sei urte pasa ditu Garaigoikoa blogak. 500 artikulutik gora argitaratu ditut. Baina beti ere kezka batekin: zelan jendarteratu, zelan zabaldu, zelan dibulgatu, zelan barreiatu soziolinguistika arloko ezagutzak gure herrian, gure hizkuntza komunitatean hobe esanda. Eta, horregatik, ekin diot barreiatzen egitasmoari.

15 lagunei eskatu nien urte hasieran artikulu bat idazteko. 15ek ez zuten baiezkoa eman, baina gehienek bai. Eta artikulu horiek guztiak barreiatzen atalaren barruan argitaratu ditut 2013ko otsailetik 2013ko ….. bitartean.

Galdera bakarra egin diet hauei (beste dena libre: neurria, doinua eta luzera): zure ustez hurrengo urteetan (epe labur-ertainean) zein bide hartuko beharko luke euskal soziolinguistikaren dibulgazioak?

Ahaztu aurretik, parte hartzaile guztiei (ezetz esaten ikasi ez duzuenoi eta ezetz esaten ikasi duzuenoi) bi milioi esker!

License

Sarrera Copyright © by garaigoikoa. All Rights Reserved.

Feedback/Errata

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *